GORPUTZ
HEZKUNTZAKO
PLANGINTZA (2020-05-04 /
2020-04-08)
|
|
ASTELEHENA
Dantza
eta
Luzaketak
|
·
ZUNBAKO KOREOGRAFIAK
·
LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko
luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto
errekuperatzeko.
|
ASTEARTEA
Material birziklatuekin
jolasak
|
·
ARRAULTZA KUTXEKIN JOLASA
Materiala:
-
arraultza kutxak
-
aluminiozko papera
-
soka
· YOGURT ONTZIEKIN JOSTAILUAK
SORTU:
Jogurt potea, soka eta pisua duen bolatxo
bat (aluminiozko papera, adibidez) baino ez dira behar. Yogurt potea nahi
dugun bezala apaindu dezakezue. Soka zenbat eta luzeagoa izan eta pilota
zenbat eta handiagoa zailtasun gehiago jogurt potean sartzeko
|
ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena
|
·
ERRITMOA LANTZEN:
Gorputz
perkusioa pixkat lantzeko:
· YOGA:
Gorputz
adierazpenarekin jarraituz eta pixka bat erlaxatzeko beste yoga saio bat:
|
OSTEGUNA
Desafioak/Erronkak
|
·
ETXEKO
MATERIALEKIN ERRONKA TXIKIAK:
Erronka txikiak
Adibedean daudenak edo beste batzuk egin ditzakezue. Gero bidali lagunei proposatzeko. |
OSTIRALA
Mahai jolas erraldoiak
|
·
PIRATAK ALTXORRAREN BILA:
TESTUINGURAKETA
PIRATA
FAMILIA BATEK DUELA BI ASTE AURKIKUNTZA IKARAGARRIA EGIN DU. ORDUTIK,
ABENTURAZKO BIDAIA LUZE ETA KORAPILATSU BAT ANTOLATZEN ARI DIRA. HALA ERE,
HAIEN ESANETAN, GUTXIEGI DIRA BIDAIA HORREN ERRONKEI ETA ARRISKUEI AURRE
EGITEKO. ZUEK ERE PIRATA FAMILIA BAT ZARETE? ANIMATU HAIEI LAGUNTZERA!
ZER
DA ESCAPE ROOM BAT?
§
Escape roomak abenturazko
jolasak dira.
§
Jolas horiek kokatzeko istorio
bat egoten da eta helburu bat zehazten da hasieratik.
§
Jokalariek enigmak, arazoak eta
asmakizunak ebatziz helburua lortu behar dute.
§
Escape roomak ez dira ariketa
multzo bat. Ondorioz, askotan ez da froga bakoitzean zer egin behar den
esplizituki zehazten. Unean uneko arazoaren aurrean norbere sena erabili
behar da, eskatzen dena zer den asmatzeko eta arazoari irtenbidea emateko.
BEHARREZKO
MATERIALA:
§
Interneterako sarbidea duen
ordenagailu bat (beste gailuetan froga batzuk egitea ezinezkoa da).
§
Boligrafoa eta papera, oharrak
hartzeko.
OHARRAK:
§
Familia giroan aritzeko jolasa
da. Ez dugu haurren adina mugatu nahi izan, gurasoen, familiaren edo tutoreen
esku utzi nahi izan dugu erabaki hau. Izan ere, hauen laguntzaz haurraren
gaitasunetara egokitu daiteke jolasa (beharraren arabera gehiago edo gutxiago
lagunduaz). Dena den, printzipioz, lehen hezkuntzan dauden haurrentzat da
egokia, 6-12 urte bitartekoentzat.
§
Haurren gehiengoarentzat escape
rooma jolas mota berria izango da. Horregatik, haientzat gertukoagoa den
"altxorraren bila" jolasa izan dugu ardatz, escape roomen mundura
hurbiltzea errazagoa izan dadin.
§
Haurrek edo familiek beste
lagunekin bideo-dei bidez jolastu nahi badute, elkarrekin jarraitu beharko
dituzte jolasaren urratsak, bakoitzak bere ordenagailutik.
§
Jolaseko irudiren bat
kargatzeko orduan arazorik baduzue, orria berriz kargatu dezakezue (F5 botoia
sakatu).
§
Prozesuan zehar frogaren
batekin trabatu eta aurrera egin ezinik bazaudete, PISTAK atalera jotzeko
aukera duzue. Irtenbide hau ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen
dizuegu, jolasa dibertigarriagoa eta luzeagoa izan dadin, izan pazientzia eta
eutsi, guztiok ebazteko modukoak dira frogak.
§
Froga guztien erantzuna zenbaki
bat izango da.
§
Jolasa bukatutakoan, galdetegi
motz bat betetzeko eskatuko dizuegu. Horri esker zenbat familia, zein
adinetako haurrak eta jolasaren inguruko zuen iritzia jaso ahal izango
ditugu.
§
Jolasa gustatzen bazaizue
gomendatu ingurukoei!
|
ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!:
zuhaiztighetxean@gmail.com
GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN egiten dugunetik zuen bideoak eta
argazkiak jasotzen ari gara. IKUSI AHAL IZATEKO BISITATU GURE BLOGA:
GORPUTZ
HEZKUNTZA LH1.2.3. #ETXEAN GERATZEN NAIZ.
OHARRA: Orain kalera ordu bat irten zaitezkete. Ondo aprobetxatu denbora hori eta egin KIROLA!! Atera zuen skate, patinete, patinak, bizikleta….. eta GOZATU!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario