jueves, 7 de mayo de 2020

GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA-MAIATZAK 11-15

             
GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA        (2020-05-11 / 2020-04-15)

ASTELEHENA
Dantza
eta
Luzaketak

·      FANDAGOA DANTZATZEN:

·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
    Luzaketaren bideoa

ASTEARTEA
Material birziklatuekin
jolasak

·      BEISBOLEKO BATEA

 Materiala:

-       Bi egunkari

-       Zinta isolatzailea

-       Koloreak

-       Guraizeak




Oharra: mesedez kontuz etxean dauden gauzak puskatu gabe…



·      BOXEO ZAKUA:

Etxean ditugun materialekin egin daiteke boxeo zaku bat. Estresa kentzeko oso baliagarria  izan daiteke eta aldi berean kirola egiteko oso tresna aproposa. Baina kontuz eta ondo apuntatu!!
Boxeo zakuaren bideoa


ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena

·      ITZAL TXINATARRAK:

Oraingoan etxean egiteko moduko bestelako ekintza bat proposatuko dizuegu. Gauzatzeko, honako

hauek behar dituzue:

-       Argi iturri bat: bonbila bakarrekoa bada hobe (lanpara bat, adibidez).

-       Eskuak.

-       Pareta edo oihal bat.

-       Gela ilun bat eta zuen sormena.



Itzalekin jolas edo antzerkia egitea aspaldiko gauza da, eta Txinatik Asian barrena etorri zaigun

ekintza horietako bat da. Horrelako figurak eginez, ongi pasatzeaz gain imaginazioa, adierazpena eta

motrizitatea ere landuko dituzue. Saiatu itzal dibertigarri, magiko edo “beldurgarriak” egiten, eta

kontuan izan eskuez gain, bestelako materialak ere erabil ditzakezuela (paper zatiak, tapoiak,

jostailuak...).

Jarraian, egiten hasi aurretik, lagungarri izango dituzuen bideoak ikus ditzakezue:
Itzalak imitatzeko bideoa
OSTEGUNA
Desafioak/Erronka

·      GIZON PROBA:

Herri kirolekin jarraituko dugu eta oraingoan ere etxean aurki ditzakegun materialekin egin dezakezue erronka.

·      ERRATZAREKIN OREKA MANTENDU:

Erratza oin gainean jarri eta oina altxatuz gorputz osoaren oreka lantzean datza...

Erraza dirudi baina asko praktikatu behar da eta kontuz etxeko paretekin… Animo!!


OSTIRALA
Mahai jolas erraldoiak


Aurrekoa egin baduzue, hau da beste aukera bat altxorra bilatzeko. Ez baduzue oraindik egin, animatu, oso dibertigarria baita.


ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!:


zuhaiztighetxean@gmail.com

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN egiten dugunetik zuen bideoak eta argazkiak jasotzen ari gara. IKUSI AHAL IZATEKO BISITATU GURE  BLOGA:

GORPUTZ HEZKUNTZA LH1.2.3. #ETXEAN GERATZEN NAIZ.

OHARRA: Orain kalera ordu bat irten zaitezkete. Ondo aprobetxatu denbora hori eta egin KIROLA!! Atera zuen skate, patinete, patinak, bizikleta….. eta GOZATU!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario