viernes, 15 de mayo de 2020

GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA MAIATZAK 18-22

     
GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA      
  (2020-05-18 / 2020-04-22)

ASTELEHENA
Dantza
eta
Luzaketak


·      ZORTZIKOA BAKARKA
Oraingoan beste euskal dantza bat ikasiko duzue edo dakizuenok gehiago praktikatu: 

·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
    Luzaketaren bideoa
ASTEARTEA
Material birziklatuekin
jolasak

·      HOCKEY EGOKITUA:
Materiala:
-       Plastikozko bi edalontzi
-       Zeloa edo zinta: zelaia markatzeko
-       Tutu luzeak: zelaia markatzeko
-       Zilarrezko papera edo egunkari papera: bolatxo bat egiteko (pilota bat ere erabili daiteke; adibidez; pin-pong pilota bat)
Hockey egokituko bideoa
ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena

·      JUST DANCE KOREOGRAFIA:
Oraingo honetan errusiara bidaiatuko gara, dantzatzeko asmoz. Hona hemen

Dantza hau egin eta gero animatu beste koreografia batzuekin ere!!
OSTEGUNA
Desafioak/Erronka

PUXIKAREKIN ERRONKA DESBERDINAK:
PUXIKA BATEKIN
1.     Puxika puztu eta korapiloa egin.
2.     Puxikak lurra ukitu gabe etxeko gela guztietatik pasa.
3.     Puxikak lurra ukitu gabe hankekin jotzen etxeko gela guztietatik pasa.
4.     Puxika buruarekin joz ea ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
5.     Gorputz atal desberdinekin joz, puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
6.     Puxika hanka artean duzula, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
7.     Puxika buruarekin joz, ea gai zaren etxeko pasilloa alde batetik bestera zeharkatzeko.
8.     Puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat aldiz lurrean eseri eta zutitzeko gai zaren.
9.     Lurrean eserita zaudela ea zenbat ikutu egiten dituzun puxikak lurra ukitu gabe.

BI PUXIKAKIN

10.  Mantendu 15 segundu erori gabe
11.  Eseri eta altxa 2 aldiz.
12.  Aulki baten gainean mantendu pusikak airean

HIRU PUXIKAKIN

13.  Mantendu 15 segundu erori gabe

OSTIRALA
Mahai jolas erraldoiak

·      RUBIK JOLASA-MASTERMIND-3 LERROTAN

Familian egiteko kronometroa hartuta.

Kolorezko paperak, margoak etabat erabili ditzakezue.

·         Rubik jolasa

·         Mastermind

·         3 LERROTAN

ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!:


zuhaiztighetxean@gmail.com

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN egiten dugunetik zuen bideoak eta argazkiak jasotzen ari gara. IKUSI AHAL IZATEKO BISITATU GURE  BLOGA:

GORPUTZ HEZKUNTZA LH1.2.3. #ETXEAN GERATZEN NAIZ.

OHARRA: Orain kalera ordu bat irten zaitezkete. Ondo aprobetxatu denbora hori eta egin KIROLA!! Atera zuen skate, patinete, patinak, bizikleta….. eta GOZATU!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario