jueves, 30 de abril de 2020

GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA: MAIATZAK 04-08

             
GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA        (2020-05-04 / 2020-04-08)

ASTELEHENA
Dantza
eta
Luzaketak
·      ZUNBAKO KOREOGRAFIAK
·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
ASTEARTEA
Material birziklatuekin
jolasak
·      ARRAULTZA KUTXEKIN JOLASA
     Materiala:
-          arraultza kutxak
-          aluminiozko papera
-          soka

·       YOGURT ONTZIEKIN JOSTAILUAK SORTU:
Jogurt potea, soka eta pisua duen bolatxo bat (aluminiozko papera, adibidez) baino ez dira behar. Yogurt potea nahi dugun bezala apaindu dezakezue. Soka zenbat eta luzeagoa izan eta pilota zenbat eta handiagoa zailtasun gehiago jogurt potean sartzeko



ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena
·      ERRITMOA LANTZEN:
Gorputz perkusioa pixkat lantzeko:
·      YOGA:
Gorputz adierazpenarekin jarraituz eta pixka bat erlaxatzeko beste yoga saio bat:
       Yoga saioa
OSTEGUNA
Desafioak/Erronkak
·      ETXEKO MATERIALEKIN ERRONKA TXIKIAK:
Erronka txikiak
Adibedean daudenak edo beste batzuk egin ditzakezue. Gero bidali lagunei proposatzeko.
OSTIRALA
Mahai jolas erraldoiak
·      PIRATAK ALTXORRAREN BILA:
TESTUINGURAKETA
PIRATA FAMILIA BATEK DUELA BI ASTE AURKIKUNTZA IKARAGARRIA EGIN DU. ORDUTIK, ABENTURAZKO BIDAIA LUZE ETA KORAPILATSU BAT ANTOLATZEN ARI DIRA. HALA ERE, HAIEN ESANETAN, GUTXIEGI DIRA BIDAIA HORREN ERRONKEI ETA ARRISKUEI AURRE EGITEKO. ZUEK ERE PIRATA FAMILIA BAT ZARETE? ANIMATU HAIEI LAGUNTZERA!
ZER DA ESCAPE ROOM BAT?
§   Escape roomak abenturazko jolasak dira.
§   Jolas horiek kokatzeko istorio bat egoten da eta helburu bat zehazten da hasieratik.
§   Jokalariek enigmak, arazoak eta asmakizunak ebatziz helburua lortu behar dute.
§   Escape roomak ez dira ariketa multzo bat. Ondorioz, askotan ez da froga bakoitzean zer egin behar den esplizituki zehazten. Unean uneko arazoaren aurrean norbere sena erabili behar da, eskatzen dena zer den asmatzeko eta arazoari irtenbidea emateko.
BEHARREZKO MATERIALA:
§   Interneterako sarbidea duen ordenagailu bat (beste gailuetan froga batzuk egitea ezinezkoa da).
§   Boligrafoa eta papera, oharrak hartzeko.
OHARRAK:
§   Familia giroan aritzeko jolasa da. Ez dugu haurren adina mugatu nahi izan, gurasoen, familiaren edo tutoreen esku utzi nahi izan dugu erabaki hau. Izan ere, hauen laguntzaz haurraren gaitasunetara egokitu daiteke jolasa (beharraren arabera gehiago edo gutxiago lagunduaz). Dena den, printzipioz, lehen hezkuntzan dauden haurrentzat da egokia, 6-12 urte bitartekoentzat.
§   Haurren gehiengoarentzat escape rooma jolas mota berria izango da. Horregatik, haientzat gertukoagoa den "altxorraren bila" jolasa izan dugu ardatz, escape roomen mundura hurbiltzea errazagoa izan dadin.
§   Haurrek edo familiek beste lagunekin bideo-dei bidez jolastu nahi badute, elkarrekin jarraitu beharko dituzte jolasaren urratsak, bakoitzak bere ordenagailutik.
§   Jolaseko irudiren bat kargatzeko orduan arazorik baduzue, orria berriz kargatu dezakezue (F5 botoia sakatu).
§   Prozesuan zehar frogaren batekin trabatu eta aurrera egin ezinik bazaudete, PISTAK atalera jotzeko aukera duzue. Irtenbide hau ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen dizuegu, jolasa dibertigarriagoa eta luzeagoa izan dadin, izan pazientzia eta eutsi, guztiok ebazteko modukoak dira frogak.
§   Froga guztien erantzuna zenbaki bat izango da.
§   Jolasa bukatutakoan, galdetegi motz bat betetzeko eskatuko dizuegu. Horri esker zenbat familia, zein adinetako haurrak eta jolasaren inguruko zuen iritzia jaso ahal izango ditugu.
§   Jolasa gustatzen bazaizue gomendatu ingurukoei!



ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!!!:


zuhaiztighetxean@gmail.com

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN egiten dugunetik zuen bideoak eta argazkiak jasotzen ari gara. IKUSI AHAL IZATEKO BISITATU GURE  BLOGA:

GORPUTZ HEZKUNTZA LH1.2.3. #ETXEAN GERATZEN NAIZ.

OHARRA: Orain kalera ordu bat irten zaitezkete. Ondo aprobetxatu denbora hori eta egin KIROLA!! Atera zuen skate, patinete, patinak, bizikleta….. eta GOZATU!!
GURE 3.D-KO ANDER SOKASALTOAN KOORDINAKETA LANTZEN DU

miércoles, 29 de abril de 2020

3.B-KO EKAINEK DISZIPLINA EZBERDINAK AURKEZTEN DIZKIGU FORMAN MANTENTZEKO.
PILATES SAIOAREN LABURPENA

ABDOMINALAK EGITEN

ASMATUTAKO KIROL BERRIA: ESKUPILOTA-PASILO GOLA
 (IZENA PENTSATZEN ARI DA ORAINDIK GERO PATENTATZEKO)


MARKELEK ETA AIORAK WAKA-WAKAREN ERRITMOA JARRAITZEN DUTE JUST DANCEN.
ETA GOMINOLAREN ERRITMOA



martes, 28 de abril de 2020

LH1A-KO ODEI SERIEAK EGITEN ETA FUTBOLA LANTZEN AITAREKIN TERRAZAN
ANIMO ODEI!!! OSO ONDO ARI ZARA ETA...

viernes, 24 de abril de 2020

GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA- APIRILAK 27-30


GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA 
(2020-04-27 / 2020-04-30)

ASTELEHENA
Dantza
eta
Luzaketak
·      DANTZA DESBERDINEN KOREOGRAFIAK
·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.

ASTEARTEA
Material birziklatuekin
jolasak
·      TXAPEKIN JOLASTEKO ZIRKUITUA
     Materiala:
-Txapak
-Kartoia
-Tapoiak

ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena
·      EDALONTZIEN KANTA
Bideoan azaltzen den bezala basoekin egindako erritmoa kopiatu eta saiatu ikasten. Zaila dirudi baina praktikatuz aterako zaizue. 
     Ikasteko
      Zailagoa
·      JUST DANCE LAGUNEKIN:
COTTON EYE JOE
1.    Ikasi kantaren dantza goiko loturan.
2.    Aukeratu zati bat (Blogean dago 5 zatitan banatuta)
3.    Grabatu bideotxo zati hori dantzatzen
4.    Bidali bideoa zuhaiztighetxean@gmail.com esanez zer zatia den.
5.    Partaide guztien arteko montajea ikusiko dugu datorren astean
(Animatu, zenbat eta lagun gehiago politagoa geratuko da)
ERANSKINEAN DITUZUE ZATIAK

OSTEGUNA
Desafioak/Erronkak
·      HERRI KIROLAK:
Oraingo honetan ERRONKA herri kiroletako LOKOTXAK etxean egitea izango da. (edozein materialekin egitea balio du).
·      KAMISETAREN ERRONKA:


OSTIRALA
Mahai jolas erraldoiak
·      ALTXOR EZKUTUA:
NOLA JOLATEN DA? Etxekoen artean ezkutatzeko altxor bat adosten da (kutxa bat, pilota bat... zenbat eta txikiagoa izan zailtasun handiagoa) eta etxeko zein gelatan ezkutatu daitekeen adosten da (zenbat eta gela gehiagotan ezkutatu ahal izan zailtasun handiagoa), eta altxorra nork ezkutatuko duen zozketatzen da. Hurrengo txandetan altxorra ezkutatzen duena txandakatuz joan daiteke edo aurkitzen duenak ezkutatu dezake. Parte hartzen duten guztiak etxeko gela batean itxiko dira eta 60 arte zenbatuko dute altxorra ezkutatu behar duenak altxorra ezkutatu bitartean. 60 zenbatzen dutenean altxorra bilatzen hasiko dira aurkitu arte.
ALDAERAK:
§ Altxorra ezkutatu duenak "hotz" eta "bero" esanez bilatzaileei lagundu diezaieke.
§ Altxorra ezkutatu duen tokiaren pistaren bat eman diezaieke.
§ Altxorra ezkutatzearena txandaka egin eta bilatzaileek txanda bakoitzean behar duten denbora gehitzen joan eta ea zein ezkutatzailek gehitzen duen denbora gehien.

·         Eta ez baduzue oraindik egin, GURE Blogean jarri nuen
ALTXORRAREN BILA, BAZTAN ESCAPE ROOM EGINDAKOA. Gurasoek pistak inprimatu eta prestatu behar dute, gero familian egin dezakezue.


PROPOSATZEN DIZUET "JUST DANCE"KO KANTA BAT DENON ARTEAN EGITEA.

KANTA OSOA ENTSAIATZEKO: COTTON EYE JOE


ANIMATZEN DIRENAK BIDALI BEHAR DU BERE ZATIA  zuhaiztighetxean@gmail.com -ERA ADIERAZIZ BERE IZENA ETA ZER ZATIA DEN. GERO PUBLIKATUKO DUGU DENON ARTEKO BIDEOA.
ZATIAK:
1.ZATIA
2.ZATIA
3.ZATIA
4.ZATIA
5.ZATIA

jueves, 23 de abril de 2020

3.C-KO DANELEK ETA AITATXOK APROBETXATU DUTE BERAIEN ESPAZIO BERDEA FORMA MANTENTZEKO. OSO ONDO DANEL!!!

DANEL LUZAKETAK EGITEN.
MESEDEZ, DANEL, EZ LUZATU HAINBESTE, BESTELA LESIONATUKO ZARA.

LH1.C-KO XABI ARIKETA FISIKOAN. DEMOSTRATU DU EDERKI SENDATU ZAIOLA BESOA.
PRIMERAN XABI!!


LH1.A-KO XABIK JUDOKO ERRONKAK BATZUK EGIN DITU. OSO ONDO XABI!!!

miércoles, 22 de abril de 2020

IRATIK ESKAILERA SERIEAK EGITEN DITU FORMAN MANTENTZEKO.
BURUKETA:
ZENBAT ESKAILERA IGO DITU?
ZENBAT ESKAILERA ZAPALDU DITU?
BIDEOA BEGIRATU ETA KALKULATU.
ERANTZUN DEZAKEZUE KOMENTARIOETAN.
OLAF ETA DANEL JUST DANCE PRAKTIKATZEN


sábado, 18 de abril de 2020

2020-04-20/2020-04-24 plana LH 1,2,3.maila



GORPUTZ HEZKUNTZAKO PLANGINTZA      

     (2020-04-20/24)
ASTELEHENA
Dantza eta Luzaketak


·      AURRESKUA (bakarka)



·      LUZAKETAK:
Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko.
    Luzaketaren bideoa

ASTEARTEA
Material birziklatuekin jolasak
    ·      TREBETASUN JOLASAK KARTOIEKIN:


    Igela

       Materiala:
         -Kartoizko kutxa bat
         - 5 yogurt pote
         -Paperezko edo aluminiozko bolatxoak

        Igela egiteko bideoa
ASTEAZKENA
Gorputz adierazpena
·      EMOZIOAK:

Bideoan azaltzen diren emozioak zure gorputz eta aurpegiarekin etxekoei adierazi, ea asmatzen duten nola sentitzen zaren..


·      PICTIONARY:
Etxean pictionary jolasa edo antzekoren bat duzu?
PICTIONARY    

- BAI: Saia zaitez familian jolas honetara jolasten.
-EZ: sortu antzeko jolas bat: proba ezberdinak asmatu eta paper batean idatzi zure arerioak (contrincante) egin dezan. Ea zeinek irabazten duen. Animo!
OSTEGUNA
Desafioak/Erronkak
·      5´KO BEROKETA ERRONKA:


Kopiatu bideoan egiten duena gorputza pixka bat berotzeko. INGELESEZ DAGO beraz belarria ondo ireki baina lasai bera kopiatu besterik ez duzu egin behar.
    Beroketa erronka
OSTIRALA
Mahai jolas erraldoiak


·         ANTZARA JOLASA / JUEGO DE LA OCA:


Jolas honen helburua, txandaka fitxak mugituz helmugara edo lorategira lehenengo iristea da, baina horretarako, tokatzen zaizun laukiari dagokion erronka gainditu beharko duzu. Erronka ez baduzu gainditzen ez duzu aurrera egingo, eta gainditzen baduzu, fitxa dagokion lekura eraman beharko duzu. Dado jaurtiketak txandaka egingo dira beti. Zenbakiak dauden laukietan ez da erronkarik egongo eta fitxa dagokion lekura mugitu beharko duzu.


El objetivo del juego de la oca es intentar llegar al final en primer lugar. Para ello tienes que lanzar el dado y mover tu ficha al número correspondiente y realizar el reto que te ha tocado. Si superas el reto, tu ficha se queda en esa casilla, pero si no lo superas, vuelves a la casilla que estabas antes de lanzar el dado. En las casillas que hay números, no habrá reto, y deberás avanzar a la casilla que toque.: